lunes, 21 de noviembre de 2016

 Capa Yapa

Capa Yapa arbel libre bat da non irakasleak eta ikasleak parte hartu ahal duten. Bertan, irakasleek ariketak eta azterketak eratu dezakete, eta gainera, gainerako irakasleen porbak partekatu dezakete.
 Herramienta honek gainera, ikaslea IKT-ei hurbiltzea eskatzen du, eta hauek teknologia baten aurrean egoteak dakarren alde positiboa ikustea ere. Azkenik, esan beharra dago gaur egungo ikasleak egunero internetera konektatuta egotean, ez zaie batere zaila egiten herramienta pedagogiko hau erabiltzea.

Hurrengoa da capa yapa-ren tutoriala:  https://www.youtube.com/watch?v=LwP00f4zlRc




IKT- ak haur hezkuntzan duten garrantzia

           Kasu honetan, IKT-eei buruzko gaia jarraituz, Haur Hezkuntzan duten garrantzia eta hauen erabilpenari buruzko bilaketa egitea erabaki dut. 

          Hasteko, nahi ez izan arren, haurrak jaiotzen direnetik, teknologia berriez inguratuta hazten dira, eta hauek, komunikatzeko eta harremantzeko aukera ematen digute, baita izandako esperientziak elkarbanatzeko ere.Gauzak horrela, haurrak txikitatik IKT-ak erabiltzen ikasten dute. Orduan, irakasleok erronka batean sartzen garela esan genezake, erabaki beharko genuke haur horien etorkizunerako egokiena litzatekeena, hots, IKT-ak txikitatik erabiltzen irakastea, betiere, hauek klasean bertan lantzea, erabiltzen irakastea, kontrolatsea... Eta horretarako irakasleak zenbait baliabide, estrategia eta abar izan beharko luke buruan. 

           Begirada atzera botako bagenu ikusiko genuke orain arte irakasleok izan garela erreferente nagusiak, gelako “jakintsuenak”, azalpenak, ezagutzak eta ikasketak jakinarazi dugunok, eta guzti hau lortzeko erabili ditugun euskarriak denok dakigunak izan diren, hots, testu liburuak,entziklopediak, testu idatziak,….eta nola ez, oso metodologia konduktista.


Resultado de imagen de ikt-ak eskolan
          Ikasleak zeharo aspertzen dira ikastolan, irakasleak planteatzen dituzten ekintzak egin behar dituztelako, adi mantendu behar dira azalpenetan, ikasgaiak-hiztegia-kontzeptuak…. buruz ikasi behar dituzte, eta ez badute ondo egiten behin eta berriro errepikatu behar dute primeran atera arte. Gauzak horrela, lan egiteko era honetan haurren autonomia eta kreatibitatea murrizten dira


          Beraz,aldatzeko garaia heldu dela esan dezakegu, haurreei tzikitatik IKT-ak era egokian erabiltzen erakustea.Hau egiteko metodologia eta ikasleen jarrera erabat aktiboa zein parte-hartzailea izan behar da, erabiliko diren tresnak adinetara egokituak , azken finean protagonistak izan behar dira.

           Azkenik, IKT- ak Haur Hezkuntzan duten nagusitasuna, eta gaur egunean erabiltzen diren edo erabili beharko diren gaiak zehazteko informazioa hurrengo erara bilatu egin dut:
Hasteko, IKT hitza idatzi dut google-n eta honi buruzko informazio gehiegiren aurrean aurkituta, bilaketa pixka bat murriztea erabaki dut, hortaz, Define: IKT idatzi dut. Hemen, IKT-en hainbat definizioekin aurkitu nahi aurrez-aurre, baina gaian gehiago zentratzea bilatzen nuenez, hurrengoa gehitzea erabaki dut, +HH, beraz, horrela geratu da: Define: IKT+ HH. Egin dudan azkenengo aldaketa eta bilaketa, ikt + hh izan da, eta hemen aurkitu dut, lehendabizi aukeratu dudan gaiari buruzko eta hortaz, post honetan idatzi dudan informazio osoa.




Resultado de imagen de ikt-ak eskolan




















 Nik sortutako Voki-a

  Hurrengo link-ean nik neuk sortutako Voki-a aurkezten dizuet.

http://tinyurl.com/zt3tgcg

lunes, 7 de noviembre de 2016

Sarrera





- Gaitasun digitala edo IKT-ak?
- Zer da eremu digitala?
- Igo irudi bat
- Esteka bat erantsi

Hasteko, IKT-ak informatika eta sistema digitalalen tresnak dira, beraz, gaur egungo egunerokotasunean ikus ditzakegun zenbait aparatu teknologikoak dira. Gaur egun, biztanleriaren erdia baino gehiagok erabiltzen ditugu informazio eta komunikazio teknologikoak, eta gainera, hauek denetarik egiteko erabiltzen ditugu, apunteak hartzeko, gainerako pertsonekin hitz egiteko, erosketak egiteko...

Gainera, komunikazio digitalaren zerbitzuak eskaintzen dituzte, hots, teknologiak bi pertsona edo gehiagoren arteko komunikazioa errazten du.


 Azkenik, IKT-aren bitartez, gizarte modernoaren beharrak asetu dira nolabait, eta erabilpen aurreratuak lortu izan dira.  

 Badira zenbait eskola teknologiaren erabilera sustatzen dutenak, eta hauek beraz, IKT-ak ere bultzatzen dituzte. IKT-ak, gaur egun teknologia berritzat ditugun tresnak dira, ordenagailuak, smartphoneak… Hauek komunikatzeko, informazioa biltzeko eta kudeatzeko balio digute. Horregatik, oso baliagarriak dira eskolako testuinguruan, izan ere, informazio bilketa eta kudeaketa hori asko errazten dute egunekoa, eta gainera, ikasleek independentzia handiz joka dezakete. Hori guztiaz gain, IKT-ek eskola eremua zabaltzen dute, izan ere, fisikoki eskolan egon gabe ikasteko aukera ematen dute eta urrutiko klaseak hartzea errazten du.
Besate alde batetik, IKT-ak eskolan erabiltzeak zenbait ondorio ekar ditzake, horietako bat hurrengoa da: IKT-ak eskolan erabiltzea abantaila bezala ikusten da, bereziki ikasteko erabiltzen direlako, baina arazoa etxera heltzean dago. Haurrak eskolan bertan IKT-ak ikasteko erabiltzen dituzte, baina etxera heltzean, inolako kontrolik gabe egoten badira IKT-ekin, adikzioa eta horrelako arazoak sor daitezke

Honetaz aparte, gaitasun digitala, informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datza. Gaitasun honek eskatutako trebetasunen artean daude, besteak beste, informazioa eskuratzekoa, hura tratatu eta informazio-euskarrietara transmititzekoa, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko erabiltzekoa.

Resultado de imagen de ikt eskolan


Erantsitako esteka: http://academica-e.unavarra.es/handle/2454/14265