lunes, 7 de noviembre de 2016

Sarrera





- Gaitasun digitala edo IKT-ak?
- Zer da eremu digitala?
- Igo irudi bat
- Esteka bat erantsi

Hasteko, IKT-ak informatika eta sistema digitalalen tresnak dira, beraz, gaur egungo egunerokotasunean ikus ditzakegun zenbait aparatu teknologikoak dira. Gaur egun, biztanleriaren erdia baino gehiagok erabiltzen ditugu informazio eta komunikazio teknologikoak, eta gainera, hauek denetarik egiteko erabiltzen ditugu, apunteak hartzeko, gainerako pertsonekin hitz egiteko, erosketak egiteko...

Gainera, komunikazio digitalaren zerbitzuak eskaintzen dituzte, hots, teknologiak bi pertsona edo gehiagoren arteko komunikazioa errazten du.


 Azkenik, IKT-aren bitartez, gizarte modernoaren beharrak asetu dira nolabait, eta erabilpen aurreratuak lortu izan dira.  

 Badira zenbait eskola teknologiaren erabilera sustatzen dutenak, eta hauek beraz, IKT-ak ere bultzatzen dituzte. IKT-ak, gaur egun teknologia berritzat ditugun tresnak dira, ordenagailuak, smartphoneak… Hauek komunikatzeko, informazioa biltzeko eta kudeatzeko balio digute. Horregatik, oso baliagarriak dira eskolako testuinguruan, izan ere, informazio bilketa eta kudeaketa hori asko errazten dute egunekoa, eta gainera, ikasleek independentzia handiz joka dezakete. Hori guztiaz gain, IKT-ek eskola eremua zabaltzen dute, izan ere, fisikoki eskolan egon gabe ikasteko aukera ematen dute eta urrutiko klaseak hartzea errazten du.
Besate alde batetik, IKT-ak eskolan erabiltzeak zenbait ondorio ekar ditzake, horietako bat hurrengoa da: IKT-ak eskolan erabiltzea abantaila bezala ikusten da, bereziki ikasteko erabiltzen direlako, baina arazoa etxera heltzean dago. Haurrak eskolan bertan IKT-ak ikasteko erabiltzen dituzte, baina etxera heltzean, inolako kontrolik gabe egoten badira IKT-ekin, adikzioa eta horrelako arazoak sor daitezke

Honetaz aparte, gaitasun digitala, informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datza. Gaitasun honek eskatutako trebetasunen artean daude, besteak beste, informazioa eskuratzekoa, hura tratatu eta informazio-euskarrietara transmititzekoa, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko erabiltzekoa.

Resultado de imagen de ikt eskolan


Erantsitako esteka: http://academica-e.unavarra.es/handle/2454/14265

No hay comentarios:

Publicar un comentario